Elise Rosalie Aun

Elise Rosalie Aun

Bizitza
JaiotzaPikareinu (en) Itzuli1863ko ekainaren 15a
Herrialdea Estonia
HeriotzaTallinn1932ko ekainaren 2a (68 urte)
Hobiratze lekuaRahumäe Cemetery (en) Itzuli
Familia
Haurrideak
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta poeta

Musicbrainz: 19bd3faa-f551-4209-b999-4b662cfca26f Edit the value on Wikidata

Elise Rosalie Aun (Pikareinu, 1863ko ekainaren 15agreg./ekainaren 3ajul.Tallinn, 1932ko ekainaren 2a[1]) estoniar poeta eta idazlea izan zen.

Bizitza

Elise Rosalie Aun Pikareinun jaio zen nekazari maizter baten familian. Gaztetan Setomaako Ulitina landetxean bizi izan zen gurasoekin. 1879tik 1882ra Räpina-Lokutako nesken ikastetxean egin zituen ikasketak[1][2].

1888-1903 urteetan Võtikveren, Viljandin, Pärnun, Rigan, Kronstadten, Walken, Vändran eta Tallinnen bizi izan zen[2][3]. 1890tik 1892ra eta 1898an Linda aldizkariko erredakzioan lan egin zuen Viljandin, 1895etik 1896era etxeko irakasle izan zen Kronstadten, 1897tik 1898ra Pärnuko liburu-denda batean aritu zen, eta 1899tik 1900era hezitzaile lanetan zebilen Vändrako gorren eskolan. Tallinngo Herri Literatura Kristauaren Agentziaren denda bateko kudeatzailea ere izan zen[1][2].

1903an Friedrich Raup irakaslearekin ezkondu zen, eta 1911ra arte Simbirsken bizi izan zen. Geroago Tallinnera itzuli zen, eta han hil zen 1932an[4].

Lanak

Hainbat poesia bilduma argitaratu zituen. Maitasunaren eta naturaren gaiak jorratu zituen nagusiki, eta herriminaren gaia ere bai. Poemak estilo post-erromantikoan idatzi zituen nagusiki, errealismoaren elementuekin[2][5].

Poesia
  • Kibuvitsa õied I (1888)
  • Laane linnuke (1889)
  • Metsalilled (1890)
  • Kibuvitsa õied II (1895)
  • Kibuvitsa õied III (1901)
Ipuinak
  • Tosin jutukesi (1898)
Itzulpenak
  • Georg Ebers. Homo sum (1903)

Sariak

  • 1888: Estoniako Idazleen Elkartearen 3. saria

Erreferentziak

  1. a b c (Estonieraz) «Raup, Elise Rosalie» Eesti biograafiline andmebaas ISIK (Noiz kontsultatua: 2024-10-14).
  2. a b c d (Estonieraz) Nirk, Endel; Sõgel, Endel. (1975). Eesti kirjanduse biograafiline leksikon. Tallinn: Eesti Raamat.
  3. (Estonieraz) Eesti Rahvusraamatukogu. Eesti luuleilm 19. ja 20. sajandi vahetusel. Eesti Kirjameeste Seltsi kirjanduse võidupidude laureaadid. .
  4. (Ingelesez) Süvalep, Ele. «Elise Aun» Estonian Writers' Online Dictionary (University of Tartu) (Noiz kontsultatua: 2024-10-14).
  5. (Estonieraz) Kappo, Jaan. (1989). «Põlva rajoon» Siin- ja sealpool maanteed. Tallinn: Eesti Raamat, 121-122 or..

Kanpo estekak