Elisa Garrido Moreno (Valentzia, 1985) artearen eta zientziaren arteko harremanetan espezializatutako ikertzailea eta irakaslea da.
Biografia
Artearen Historian eta Teorian doktorea, Madrilgo Unibertsitate Autonomoan. Artearen Historian (Valentziako Unibertsitatea, 2009) eta Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna (Salamancako Unibertsitatea, 2012). Alexander von Humboldt bidaiari eta naturalistaren lanean, artea, zientzia eta paisaiaren pinturaren arteko elkarguneari buruzko doktore-tesia egin zuen Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Goreneko Zientziaren Historiako Departamentuan.
Madrilgo Karlos III.a Unibertsitatean ikertzaile kontratatu gisa lan egin du, Fulbright programaren ikertzaile gisa National Museum of Natural History Smithsonian Institution (Washington DC, Estatu Batuak) delakoan, eta akademiko bisitari gisa Oxfordeko Unibertsitatean, non Female Science and Visual Culture: Witches, Supporters and Heroines (Emakumeen zientzia eta ikusizko kultura: sorginak, jarraitzaileak eta heroiak) ikerketa-proiektua gauzatu baitzuen.
Arte y ciencia en la pintura de paisaje: Alexander von Humboldt (Doce Calle, 2018) liburuaren egilea da, baita ikusizko kulturarekin lotutako hainbat argitalpenen egilea ere, zientziaren historiaren eta ikusizko praktika garaikideen bidez.[1][2]
Madrilgo Unibertsitate Autonomoko irakaslea da. Arte-zientzia loturari eta emakumeek zientziaren historian duten zereginari buruzko dibulgazio zientifikoan dihardu. #MujeresDivulgadoras: ciencia con voz de mujer (#Emakumezko Dibulgatzaileak: zientzia emakume-ahotsean) 3. edizioan parte hartu du eta Principia Magazinen ohiko kolaboratzailea da.[3][4]
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Elisa Garrido, ¿Por qué la ciencia necesita al arte? (Mestizajes, Donostia - San Sebastián, 2021)
- Elisa Garrido, Somos lo que vemos. De musas a científicas (Día Intenacional de los Museos, México, 2021)
- Elisa Garrido, Flores raras: arte y políticas de representación en el discurso científico. (Museo del Prado, 2021)
- Elisa Garrido, El efecto Matilda en la galería: mujeres en los museos de historia de la ciencia (Congreso MAN, 2020)
- Elisa Garrido, Historia de la ciencia a través del arte | UC3M (Noche de los Investigadores 2019)
- Elisa Garrido, Arte, ciencia y viaje: por qué Alexander von Humboldt revolucionó el relato de la naturaleza (Naukas, 2018)
- Elisa Garrido, Recuperando referentes femeninos en la ciencia "Brujas: malditas y reaccionarias" (Principia-Fundación Telefónica, 2018)
- Elisa Garrido elkarrizketa: Arteak ere egiten dituen galderak egiten ditu fisikak Berria, 2021.11.26