Elexalde edo Elexalde Ispaster[1] Ispasterko auzo eta herrigune nagusia da, udaletxea, parrokia eliza (San Migel eliza) eta beste zenbait zerbitzu biltzen dituen gune populatua. Udalerrian biztanle gehien dituen nukleoa ere bada. Elexalde deritzo Bizkaiko beste hainbat herritan bezala, herriko auzo nagusia izateaz gain antzinako elizate instituzioaren egoitza zelako.
Iruditegia
1918-1919 urteen inguruan, eta berriro 1950 aldera, Indalezio Ojanguren argazkilariak herrira egindako bisitan zenbait argazki atera zituen.
21. mendeko irudiak:
Erreferentziak
Kanpo estekak