Elena López Riera (Orihuela, Espainia, 1982) espainiar zinema zuzendaria eta artista da. Genevan eta Parisen bizi da.[1]
Ibilbidea
Elena López Rierak Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasi zuen Valentzian (Espainia), eta ondoren doktoretza egin zuen Genevan.[2]
Pueblo bere film laburra 2015ean estreinatu zen Canneseko Quinzaine des réalisateurs aretoan. Las vísceras (Erraiak) (2016) eta Los que desean (Desiratzen dutenek ) bere beste film laburrak Locarnoko jaialdian estreinatu zituen, eta bigarrenari berehala eman zioten film labur onenaren saria eta Europako Zinema Sarirako izendatu zuten.[3]
Cinéfondation-eko artisten egonaldian parte hartu zuen El Agua (Ura) bere lehen film luzearen gidoiarekin; filma Canneseko Quinzaine des Réalisateurs-era ere gonbidatu zuten 2022an.[4]
Elena López Rierak eskolak ematen ditu, besteak beste, Genevako HEAD Zientzia Aplikatuen Unibertsitatean, Genevako Unibertsitateko zinema eta literatura konparatuaren sailean.
Filmografia
- 2015: Pueblo
- 2016: Las vísceras (Erraiak)
- 2018: Los que desean (Desioa dutenak)
- 2022: El agua (Ura).[5][6][7]
Sariak
Los que desean (2018) laburmetraiarekin (2018) hainbat sari eskuratu zituen, besteak beste[3]:
- Laburmetraia onenaren Pardino d’Oro Locarnoko zinemaldian
- Epaimahaiaren aipamen berezia Donostia-Zabaltegi zinemaldian.
- Bilboko Zinebi Sari Nagusia.
- Vila do Conde Sari Nagusia.
Erreferentziak
Kanpo estekak