El castillo 2023ko Martín Benchimol argentinar zinema zuzendariaren film dokumentala da.
Sinopsia
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Justina Olivo jatorri indigena duen emakume argentinar bat da. Bizi guztia igaro du 'El Castillo' deitzen dioten etxe hartan zerbitzari lanean. Gazteluak hamabi gela eta sei bainugela ditu, altzari eta objektu baliotsuz beteta dago, eta 60 hektareako lursaila du inguruan, behi eta guzti. Justinaren lana eskertu nahian, etxearen jabea zen emakumeak herentzian utzi zion, baldintza batekin: sekula ez zezala saldu edo utzi.[1]
Erreferentziak
Kanpo estekak