El Pájaro Azul |
---|
|
|
Sorrera-urtea | 1928 |
---|
Izenburua | El Pájaro Azul |
---|
Jatorrizko herrialdea | Araba |
---|
Ekoizpen lekua | Gasteiz |
---|
|
Hizkuntza | gaztelania |
---|
|
|
|
|
El Pájaro Azul Gasteizko aldizkari abangoardista bat izan zen, 1928 eta 1931 urteen artean argitaratu zena.[1] Nazioarteko mugimendu horrek Araban izan zuen isla nagusia izan zen.[2]
Egileak
Izenburu osoa El pájaro azul : revista mensual ilustrada zuen. Hasierako zuzendaria Julian Uralde izan zen,[3] eta ostean Emilio Baenak hartu zuen lan hori.[4] Artikulu asko modu anonimoan edo seudonimoz argitaratzen baziren ere,[5] hainbat egilek ere bere izen-abizenez sinatu zuten, hala nola: Felix Agirre,[4] Isaac Puente,[6] Tomás Alfaro Fournier,[7] José María Ciria,[8] Ignacio Abreu,[9] edo Joaquin Lucarini.[10]
Ezaugarriak
Aldizkariak kutsu modernista nabarmena zuen, eta badirudi izenburua Ruben Darioren 1884ko ipuin batetik hartua izan zela.[4]
Bere garaiko giro intelektualean ohikoak ez ziren gaiak ere ukitu zituen, besteak beste Deportivo Alaves futbol taldeari ale bat eskeiniz.[2]
Gasteiztik aparte, aldizkaria Iruñean, Logroñon eta Burgosko kioskoetan ere saldu izan zen.[11]
Erreferentziak
Kanpo estekak