Eisenmengerren sindromea edo Eisenmengerren konplexua birika-hipertentsioak eragindako sindromea da, bihotzaren barne-komunikazioari eragiten dion sortzetiko akats kardiako bat ez tratatzearen ondorioz sortzen dena. Fluxua bihotzeko eskuineko aldetik ezkerreko aldera pasatzen da, eta, ondorioz, zianosia sortzen da.[1] Eisenmengerren sindromea duten pazienteak 6-12 hilean behin ebaluatu behar dira jarraitutasunez. Patologia hori duten paziente batzuek ez dute konplikazio medikorik, eta helduarora arte bizi daitezke