Eguzki Seme edo Urrezko Hiri Misteriotsuak (japonieraz: 太陽の子エステバン, Taiyō no ko Esuteban?, frantsesez: Les Mystérieuses Cités d'or; ingelesez: The Mysterious Cities of Gold)
franko-japoniar marrazki bizidun batzuk izan ziren. 1982ko ekainaren 29a eta 1983ko ekainaren 7a bitartean NHK japoniar telebista katean emititu ziren, Frantzian aldiz 1983. urtean zehar. Sortzaileak Jean Chalopin, Mitsuru Kaneko, Mitsuru Majima eta Sôji Yoshikawa izan zirelarik.
Euskal Herrian ETB1 katean euskaraz emititu ziren.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
1532, Bartzelona hiria, Eztebe 12 urtetako umezurtz bat da, Mendoza izeneko itsasgizon misteriotsu batek aipatzen dion Mundu Berrira joateko eskaintza onartzen du, bertan kondairazko Urrezko Hiriak topatu asmoz. Eztebek bere aita han topatzeko asmoa ere badu, orain dela 12 urte ontzi baten hondoratzearen ondoren desagertu baitzen.
Bidai horretan zehar Eztebe mutikoak Zia eta Tao neska-mutiko inkak ezagutuko ditu, azken hori Galapago Uharteetako Mu herriaren azken ondorengoa dena. Eztebe eta Ziak biek antzeko lepoko bitxi batzuk dituztela ohartuko dira, hauek Urrezko Hiri misteriotsuetara sartzeko kodea izan dezaketelarik. Euren abenturan zehar, Mundu Berrian barna ibiltzeko ako hegazkin bat erabiliko dituzte. Halere, gora-behera asko bizi eta haien etsaiak atzetik segika izanen dituzte.
Kanpo estekak