Edward Kienholz (Fairfield, Washington, AEB, 1927 – 1994) estatubatuar eskultorea izan zen.
Biografia
Etxalde batean hazia eta hezia. Lanbide asko ikasi zituen eta margotzen hasi zen. Las Vegasen, 1950ean, zurezko irudiak egiten hasi zen. Inoiz, txatarratik ateratako gauzez hornitzen zituen irudiok.
Bere obrak errealismo sozial handikoak dira: Roxy (1961) Las Vegasko putetxe baten irudikapena da, eta The Beanery (1965), bere maisulanetako bat, taberna batena.
1972an Nacy Reddin argazkilariarekin ezkondu zen, eta 1973tik aurrera elkarlanean aritu ziren eskulturak egiten. Hurrengo urtean Mendebaldeko Alemaniara joan ziren bizitzera, eta hurrengo urteetan Alemaniako kulturaren ezaugarriak irudikatu zituzten. Kienholzen obrak New Yorkeko Amerikar Artearen Whitney Museoan eta Tokioko Arte Modernoko Museoan daude.
Erreferentziak