Edvard Hagerup Grieg (Bergen, Norvegia, 1843ko ekainaren 15a - 1907ko irailaren 4a) musikagilea eta musikaria izan zen. Grieg hartu ohi da Norvegiako nazio-musikaren sortzailetzat.
Bizitza
Leipzigen egin zituen ikasketak; haien ondorioz Alemaniako musika erromantikoarekiko etsaigoa sortu zitzaion. Bestalde, R. Nordraak musikariak Norvegiako herri-doinuekiko zaletasuna sortu zion. Handik aurrera, bere aberriko gizakiengan, izadian eta folklorean bilatu zuen iturburua. Liszt eta Wagner maisutzat hartu zituen, eta H. Ibsen eta B. Bjørnsonekin lan egin zuen. Pianista eta orkestra-zuzendari izan zen, eta Europa guztian zehar interpretatu zituen bere obrak.
Lanak
Haren lan aipagarrienetakoak dira Pieza lirikoak pianorako (1867-1901); Norvegiako dantzak; ganbera-musika (Sonatak, biolin eta biolontxelorako; Harirako kuartetoa); musika sinfonikoa (Udazkenean, obertura orkestrarako); antzerkirako musika (Ibsenen Peer Gynt, 1875; Bjørsonen Sigurd Jorsalfar), eta 125 lieder pianoz eta orkestraz lagundurik abesteko (1864-1898).
Erreferentziak