Eduardo Fernández Rubiño (Madril, 1991ko irailaren 13a) madrildar filosofo, politikari eta LGTB ekintzailea da. Gaur egun, Madrilgo Biltzarreko legebiltzarkide da 2015eko ekainean aulkia lortu zuenetik. Carlos Fernández Liria filosofoaren semea da eta Filosofia ikasi zuen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean.[1] Ikasleen ordezkaria izan zen klaustroan, baita Madrilgo Unibertsitate Konplutenseko Ikasleen Ordezkaritza Zentraleko kidea ere.
Juventud Sin Futuro (Etorkizunik Gabeko Gazteria) espainiar gazteen ezegonkortasun ekonomiko eta sozialaren aurkako taldearen kide izan zen, M-15 mugimenduaren baitan.[2] Testuinguru horretan, sare sozialen esparruan eta kanpaina politiko digitalen diseinuan hasi zen lanean. 2015eko urriko Podemosen «Bai, egin daiteke» Herritarren Batzarrean, Estatuko Herritarren Kontseiluko kide hautatu zuten eta alderdiaren sare sozialen arduradun izendatu zuten.[3] Pablo Iglesiasen aholkulari izan zen arlo horretan eta Europako Parlamentuan Internet bidezko komunikaziorako aholkulari gisa lan egin du.[3][4] Homosexuala da eta LGBT ikasle-kolektiboetan parte hartu du.[4][5]
2019ko uztailean, Más País alderdiaren eskutik eta2019ko Madrilgo Batzarrerako hauteskundeen ondoren, senatari aulkia lortu zuten. Madrilgo Asanbladak izendatu zuen eta legegintzaldiko senataririk gazteena bihurtu zen. Akta 2021eko uztailera arte mantendu zuen; izan ere, 2021eko Madrilgo Batzarrerako hauteskundeen harira, Más Madridek hautatutako senataria Pablo Gómez Perpinyà izatera pasatu zen. Rubiño, bestalde, Más Madrid legebiltzar-taldeko presidentea izatera pasatu zen. 2023ko udal hauteskundeetan Más Madriden Madrilgo zerrendan aurkeztuko dela iragarri da.
Erreferentziak
Kanpo estekak