Edmund Goulding (Feltham, Middlesex, 1891ko martxoaren 20a - Los Angeles, 1959ko abenduaren 24a) Britainia Handiko zinemagilea izan zen. Lehen Mundu Gerran parte hartu ondoren, Estatu Batuetara joan zen eta Hollywooden aritu zen lanean Metro-Goldwyn-Mayer-entzat, Warnerentzat, eta, azken urteetan, 20th Century Foxentzat. Haren filmetan lan egin zuten emakumeen zuzendaritzan arreta berezia jarri izan zuen beti. Haren gidaritzapean aritutako antzezle eta film batzuk dira, besteak beste: Greta Garborekin Gran Hotel (1932) eta Love (1927, Ana Kareninaren lehen bertsioa); Gloria Swanson, The trespasser (1929); Norma Shearer, Riptide (1934). Baina batez ere Bette Davisekin egin zituenak izan ziren ospe handienekoak: That certain woman (1937, Emakume ziur hori); Dark victory (1939, Garaipen iluna); The old maid (1939, Neska zaharra); eta The great lie (1941, Gezur handia).
Erreferentziak