Editio princeps

Kixotea Madrilen Juan de la Cuestak 1605ean inprimatua, lan honen edizio printzetzat hartzen da.

Editio princeps (pluralean Editio princepes) literatura lan baten lehen edizio inprimatuari deritzo, egilearen eskuizkribuen eta inprimatzaileen lehen kopiaren ondorengoa[1].

Editio princeps ospe handiko lanekin lotuta erabiltzen den terminologia da, normalean lan klasikoei lotuta.

Inprenta asmatu eta gutxira, ordura arte eskuz kopiatzen ziren idazle greko-erromatar klasikoen liburuak inprimatu egin ziren. Hori dela eta, horietako editio princeps-ak 1465 a 1525 urtetakoak dira.

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Juárez, Veronica. (2009-01-14). «Glosario Bibliotecológico: Ediciones Príncipe» uvejota.com (Noiz kontsultatua: 2023-11-08).

Kanpo estekak