Ebro Garaiko eta Rudróngo arroilen natura parkea (gaztelaniaz: Parque natural de las Hoces del Alto Ebro y Rudrón) Burgosko probintziako natura-gune babestua da, 2008an natura parke izendatu zutena.[1] Ebro eta Rudrón ibaien inguruan hedaturik, Alfoz de Bricia (1.613 Ha.), Los Altos (8.473 Ha.), Basconcillos del Tozo (3.672 Ha.), Sargentes de la Lora (4.640 Ha.), Tubilla del Agua (7.844 Ha.), Valle de Manzanedo (3.570 Ha.), Valle de Sedano (12.278 Ha.), Valle de Valdebezana (2.381 Ha.) eta Valle de Zamanzas (1.902 Ha.) udalerrietan zehar zabalduta dago.
Bere arroila eta mortuak ikusgarriak dira, batez ere Orbaneja del Castillo edo Basconcillos del Tozo ingurukoak. Bere fauna eta flora interes handia dute.
Erreferentziak
Kanpo estekak