Earl Grey

Earl Grey tea.

Earl Grey (ingelesez literalki Grey dukea) bergamota olioz nahasturiko te usaingozatu bat da. Batzuetan, laranja edo limoi azal zatitxoak ere nahasten zaizkio. Nagusiki eta usadioz te beltzaz egina egon arren, te berdez edo oolong teaz ere egin ohi da.

Izena Charles Grey, 2. Grey dukearen omenez darama. Ziur aski te mota honen ekoizle ezagunena Twinings britainiar te-etxea da.

Erresuma Batuan ospe eta kontsumo handia duen te mota da, batez ere usadiozko ingeles gosarian ala arratsaldeko te orduan, bai bakarrik nahiz esneaz nahasturik.

Kanpo estekak