ETH Zürich (alemanez: Eidgenössische Technische Hochschule Zürich; euskaraz: «Züricheko Eskola Politekniko Federala») Zürichekounibertsitate publikoa da. 1855ean sortua, munduko rankinetan, goiko postuetan dago eta bertatik 21 Nobel Saridun- tartean Albert Einstein- pasa dira.
Irismen akademikoa
Munduko unibertsitate entzutetsuenetako bat da eta aldizka unibertsitateko rankingetan goiko postuak hartzen ditu.
ETHk 16 sail edo fakultate dauzka. Arlo tekniko, matematiko eta zientifikoetan doktoretzarako ikasketa ugari egin daitezke. 2023. urteko datuetan 23.000 ikasle eta doktorego ikasle inguru matrikulatuta daude. ETH Zurichek 11.000 pertsona baino gehiago enplegatzen ditu. 565 katedradun eta 114 irakasle laguntzaile barne, 103 (%18,2) emakumeak dira. 2023 bitartean 22 Nobel saridun ETHrekin lotuta daude.
Banaketa Zurichen eta beste
Zurich hiriari dagokionez, bere eraikinak bi campusetan daude: bata Zuricheko erdigunean Zürichberg mendiaren magalean, bestea kanpoan Hönggerberg auzoan.
Lausanan hala er baita beste lau ikerketa institutu ere barne hartzen ditu erakundeak: Paul Scherrer Institutua (PSI), Baso, Elur eta Paisaiarako Ikerketa Institutu Federala (Eidgenössische Forschungsanstalt für Wald, Schnee und Landschaft, WSL), Materialen Saiakuntza eta Ikerketa Institutua (Eidgenössische Materialprüfungs- und Forschungsanstalt, Empa) eta Ur Hornikuntzarako, Hondakin-uren Tratamendurako eta Uraren Babeserako Institutu Federala (Eawag).