ETAren jarduna Ertzaintzaren aurka1983an abiatu zen, Ertzaintzaren lehen promozioa kaleratu eta hilabete gutxitara. Hain zuzen, 1983 urteko otsailean, Ertzaintzaren egoitza zen Gipuzkoako Diputaziotik 112 pistola lapurtu zuen ETAko komando batek Iñaki de Juana ertzaina komando horren partaide zelarik[1].
Zuzeneko lehen ekintza Carlos Diaz Arcocha Ertzaintzaren buru nagusiaren aurkakoa izan zen, 1985ean. Kontutan hartu behar da Espainiako Gobernuaren presiopean, ertzaintzaren lehenengo buruzagi asko Espainiako gudariak izandakoak zirela eta Eusko Jaurlaritzak horri men egin ziola[2]. Carlos Díaz Espainiako gudarostearen teniente-koronela zen eta Saharan ere egona zen kapitain moduan. CESIDean ere jardun zuen eta baita ere Donostiako Espainiako gudarostearen Loiolako koartelean[3]. ETAk esan zuenaren arabera, Carlos Espainiako gudarostearen buruzagi bat zelako erail zuten.
Geroztik, ETAk hainbat ekintza egin zituen Ertzaintzaren aurka. Azken atentatua 2008an egin zuen, Ondarroako ertzain etxearen aurka bonba auto bat leherrarazita.
Eraso eta atentatu guzti horien ondorioz ETAk 13 ertzain erail zituen, horien artean 10 agente eta 3 ertzainburu. Beste bost ertzain larriki zauritutak atera ziren.
Jardun horrek bilakaera berezia izan zuen: hasiera batean, Ertzaintzaren buruen aurkako atentatuak egitera mugatu zituen bere ekintza armatuak, baina polizia autonomikoak ETAren aurka ziharduela eta horren ondorioz ertzainak nahiz etakideak ere hil zirela argudiatuta, polizia autonomikoaren aurkako diskurtsoa gogortzen joan zen, eta bere jardunaren azken urteetan ertzain arrunten aurkako ekintza zuzenak ere egin zituen.
Ertzaintzaren aurkako ETAren atentatu eta erasoen zerrenda
Data
Atentatu edo erasoa
1983ko otsailaren 23a
ETA militarreko komando armatu batek Iñaki de Juana ertzaina komando-buru zutela, Gipuzkoako Foru Aldundiaren jauregian zeuden ertzainak armaz mehatxatu eta menderatu ondoren, han gordeta zeuden Star markako 112 pistola, munizio ugari, sei irrati transmisore, Ertzaintzaren 12 uniforme, 12 linterna eta bi auto, bat partikularra eta bestea Ertzaintzarena, lapurtu zituzten.[5]
1985eko martxoaren 7a
Carlos Diaz Arcocha Ertzaintzaren superintendentea eta espainiar armadako teniente koronela erail zuen ETAk, Elorriagako zerbitzugune batean gosaldu bitartean aparkatuta zuen autoaren azpian bonba bat jarrita. Autoa martxan jartzean lehertu zen bonba.[6]
1986ko azaroaren 2a
Genaro Garcia de Andoain Larrinaga, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo saileko kargu politikoa eta ustez Ekintza izeneko Ertzaintzaren unitate berezi bat zuzentzen ari zela, Luzio Aginagalde enpresaburua bahituta zeukaten kobazuloan bera zaintzen zuten etakideekiko tiroketa batean ondorioz hil zen. Garcia de Andoain ustez hil zuen etakidea Luis Enrike Garate Galartza izan zen, ihes egitea lortu zuena[7]
1988ko urriaren 16a
Juan Jose Pacheco Cano ertzaina hil zen, Brinkolako trenbideko tunel batean jarritako lehergailu baten eztandak harrapatu zuenean. Beste ertzainekin batera tunela miatzen ari zen ETAk trenbidean lehergailuak zeudela ohartarazi ondoren[8]
Joseba Goikoetxea Asla sarjentu burua eta Ertzaintzaren terrorismoaren aurkako unitatearen burua Bilbon tiroz erail zuen etakide batek, bere autoaren barruan zegoelarik.[11]
1996ko martxoaren 4a
Ramon Doral Trabadelo ertzaina eta Ertzaintzaren terrorismoaren aurkako unitateko buru ohia Gipuzkoan, Irunen erail zuen ETAk, bere autoaren azpian lehergailu bat jarrita.[12]
Eneko Gogeaskoetxea Arronategi[14] etakideak Jose Maria Agirre Larraona ertzaina larriki zauritu zuen bizkarretik tiro egitean, Guggenheim Bilbao Museoaren inguruetan, barruan launa granada ezkutaturik zuten hiru loreontziri susmo txarra hartuta ertzaina beste hiru etakideengana hurbiltzean. Ertzaina biharamunean hil zen, jasandako zaurien ondorioz. Granadak egun batzuk geroago museoaren inaugurazioan parte hartzekoak ziren Espainiako errege-erreginaren aurka atentatua egiteko zeuden prestatuta.[15][16]
1997ko abenduaren 2a
Bi ertzain arin zaurituta atera ziren Donostian, ETAk iragarritako lehergailu bat indargabetzean.[17]
Iñaki Totorika Vega ertzaina erail eta beste bat zauritu zituen ETAk, Hernanin, bonba-autoa leherraraziz. Autoa aurretik kaleko istiluetan zehar kalean gurutzatua zuten, tranpatzat. Ertzaintzak atentatua gertatu eta ordubetera atentatugileak atxilotu zituen, bonbatzat prestaturiko autoaren jabea non zegoen jakinarazteko telefono-kabina batetik egindako deiaren jatorria hauteman ondoren.[19]
Bi ertzain arin zauritu ziren Bilbon, ETAren aldeko pankarta bat erretiratzera zihoazela, pankartaren ondoan jarritako lehergailuak urrutitik leherraraztean.[22]
Hiru etakidez osatutako ETAko talde bat Ertzaintzaren aurkako segada bat egiten saiatu zen Arabako Herrera mendatean, matxura bat simulatu eta larrialdi zerbitzuei deitu ondoren. Gertatutako tiroketaren ondorioz Arkaitz Otazua Aboitiz etakidea hil zen eta joandako patruilaren bi ertzainak larriki zaurituta atera ziren.[25][26]
2007ko irailaren 25a
ETAk bost kiloko lehergailu bat jarri zuen Ertzaintzaren Zarauzko polizia etxean. Eraikinean kalte materialak eragin zituen, baina zauriturik ez.[27]
2008ko irailaren 21a
ETAk ehun kiloko bonba-auto bat leherrarazi zuen Ertzaintzaren Ondarroako polizia etxean. Eraikinean kalte material handiak eragin zituen, eta hiru ertzain eta hainbat bizilagun arin zauritu.[28]