Dylan O’Brien (New York, 1991ko abuztuaren 26a) aktore estatubatuarra da. 2011an egin zen famatua, Stiles Stilinskiren pertsonaia interpretatzeagatik teen wolf seriean, 6 urtetan zehar parte hartu zuen seriean. Famatua egin ostean, zinean enfokatu zen eta The maze runnerren protagonistaren papera lortu zuen 2014an. Film honetan parte hartzeagatik hainbat sari lortu zituen, MTV Movie Awards eta bi Teen Choice Award. Horrez gain, beste pelikula batzuk egin zituen, Deepwater Horizon (2016), American Assassin (2017) eta Love and Monster (2020).
Biografia eta karrera aktore gisa
Dylan O’Brien, 1991ko abuztuaren 26an jaio zen New Yorken, Estatu Batuak. Patrick O’Brienen eta Lisa Rhodesen semea da, ahizpa bat du, Julia izenekoa.[1] Jatorri irlandarra du bere aitaren partetik eta italiarra, britaniarra eta espainiarra bere amaren partetik. [2] New Jersey-n bizi izan zen 12 urte bete arte, eta 12 urterekin, Kaliforniara joan zen bere familiarekin batera. 2009an graduatu egin zen Mira Costa High School-ean eta urte horretan Siracusa-ko unibertsitatean ikasteko asmoa zuen, kirol komentarista titulua lortzeko. Hala ere, Los Angeles-era joan zen antzezpena ikastera. 2011an YouTuben bideoak argitaratzeagaitik aurkitua izan ondoren,[3] Dylani, Scott McCallen papera eskaini zitzaion Teen Wolf telesailean, baina azkenean Stiles Stilinskiren papera egiten amaitu zuen, eta pertsonaia honegatik interes handiagoa erakutsi zuen. Urte berean, Charlie Brown: Blockhead 's Revenge filmeko protagonista izango zen, Charlie Brownen rolean.[4]
Teen Wolfen denboraldiko lehen atsedenaldian, Dylanek, High Road filmean parte hartu zuen 2012an, Jimmy bezala, eta geroago The First Time filmean, Dave Hodgman bezala, hor, bere gaur egungo bikotekidea ezagutuko zuen, Britt Robertson aktore estatubatuarra.[5] 2013an, First Dates with Toby Harris eta New Girl telesailetan agertu zen, baita The Internship filmean ere. Urte bereko apirilean, Dylanek, Thomasen protagonista papera hartu zuen The Maze Runner filmean. Filmaren grabazioak urte horretako udan egin ziren, Teen Wolfen denboraldiko beste atsedenaldi bat igarotzen ari zen bitartean. 2014an, sari berezi bat irabazi zuen Giffoniko Zinemaldian, baita aktore errebelazioaren saria ere Young Hollywood Awards sarietan. Gero, Teen Choice Awards saria jasoko zuen, Stiles en Teen Wolf rol bikoitzagatik.[4]
Filmografia
Telebista[6]
Urtea
|
Izenburuak
|
Pertsonaia
|
Oharrak
|
2011-2017
|
Teen Wolf
|
Mieczyslaw “Stiles” Stilinski / Nogitsune
|
Pertsonaia nagusiak
|
2013
|
First Dates with Toby Harris
|
Peter
|
Kapitulua: “Roommates”
|
New Girl
|
The Guy
|
Kapitulua: “Virgins”
|
2019
|
Weird City
|
Stu Maxsome
|
Kapitulua: “The One”
|
2020
|
Amazing Stories
|
Sam Taylor
|
Kapitulua: “The Cellar”
|
2021
|
Curb Your Enthusiasm
|
Bera
|
Kapitulua: “Angel Muffin”
|
Sariak
Erreferentziak
- ↑ (Gaztelaniaz) «Descubre más sobre Dylan O'Brien» Famous Birthdays (Noiz kontsultatua: 2022-10-27).
- ↑ (Ingelesez) Haroon, Muhammad. (2019-09-12). «Dylan O'Brien - Biography, Height & Life Story» Super Stars Bio (Noiz kontsultatua: 2022-10-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Dylan O'Brien biografía, filmografía» LaHiguera.net (Noiz kontsultatua: 2022-10-27).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Dylan O'Brien» Wiki Maze Runner (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Dylan O'Brien - 26 de Agosto de 1991 - Edad | Biografía | Películas | Noticias | Filmografía | Premios» Decine21 (Noiz kontsultatua: 2022-10-27).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) SensaCine. «Filmografía Dylan O'Brien» SensaCine.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Premios» Http//:DylanO'Brien Wiki (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
Kanpo estekak