Sekhemra Smentauy-Dyehuty edo Dyehuti, Egiptoko XVII. dinastiako faraoi bat izan zen, K.a. 1602 inguruan gobernatu zuena.
Gobernari honen izena, Dyehuty', Karnakeko Errege Zerrendan idatzia dago. Edfuko Horusen tenpluko patioan aurkitutako harrizko bloke batzuetan, Deir el-Ballaseko tenplu bateko beste harrizko bloke batean eta gaur egun Berlinen dagoen Dra Abu el-Nagako ontzi kanopoen kutxa batean ere agertzen da.
Turineko Errege Kanonak, bere 11.3 erregistroan, partzialki irakurgarria dena, bere balizko izena adierazten du (Sekhemra S...) 1..., urte beteko erregealdiarekin.