IrlanderazkoDún Mór izenak "gotorleku handia" esan nahi du. Curraghmore Lord Powerrek 1640an eraikitako gazteluari egiten dio erreferentzia. gaur egun dorre bat baino ez da gelditzen.
Historia
Smithek 1745ean idatzitako "Waterfordeko historia" liburuan arrantzale herri garrantzitsua dela esaten da. Oraindik ez zegoen kairik eta itsasuntziak hondartzatik itsasoratzen ziren. 1814ean Alexander Nimmo eskoziar ingeniariak kaia eraiki zuen eta posta zerbitzua ezarri zen Irlanda eta Inglaterraren artean. Horretarako itsas-argi bat ere altxatu zen. Gaur egun herri arrantzalea izateaz gain turismogunea ere bihurtu da.
Ekintzak
Hainbat ekintza izaten dira urtean zehar Dunmoren. Aipagarrienetako bat Bluegrass jaialdia izaten da, bluegrass country musikaren azpigeneroa da.