Duguen Egileor (Bilbo, 1877ko abuztuaren 26a - Buenos Aires, 1952ko ekainaren 6a) bizkaitar opera-abeslaria izan zen. Tenorra zen.
Milanen egin zituen Kantuko ikasketak. 1905ean hasi zen opera kantatzen, Bartzelonan, Lohengrin lanarekin. Harrezkero, Milan, Erroma, Ferrara, Novara, Piacenza, Padua, Venezia, Paris eta beste hiri askotako antzokietan abestu zuen. Berak kantatutako operetan, hauek dira aipatzekoak: Mefistofeles, Aida, Tosca, Rigoletto, Andrea Chenier, Lucia di Lammermoor. Ahots-teknikari buruz zenbait idazki ere argitaratu zituen.
Erreferentziak