Dreamgirls 2006ko Bill Condon estatubatuar zinema zuzendariaren film musikal bat da. Izen bereko musikalean oinarritzen da. Jamie Foxx, Beyoncé Knowles, Eddie Murphy, Jennifer Hudson, Danny Glover, Anika Noni Rose and Keith Robinson aktoreek antzeztu zuten.
Oscar Sarietan zortzi izendapen jaso zituen filmak, bi irabaziz: Taldeko emakumezko aktore onenaren Oscar Saria (Jennifer Hudson) eta Soinu onenaren Oscar Saria.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
1960ko eta 1970eko hamarkadetan girotua. Effie, Deena eta Lorrellek The Dreamettes izeneko musika taldea osatzen dute. Curtis Taylor ordezkariak lehiaketa batean ezagutzen ditu, eta bere bizitzako aukera ematen die: James "Thunder" Early ospetsuarentzako koroak egitea. Pixka-pixkanaka, Curtis nesken itxura eta musika kontrolatzen hasten da, The Dreams izenpean ezagutarazteko. Baina handik gutxira Deenak jasotzen du arreta guztia, Effie alderatu edota ahazten duten bitartean, hain erakargarria ez delako. Nahiz eta The Dreams fenomenoa bihurtu, laister ikasten dute ospeareren eta aberastasunaren ordaina ustez baino handiagoa dela.
Aktoreak
Erreferentziak
Kanpo estekak