Espainiar, argentinar eta txiletar adituen ustetan, pasabidea igaro zuen lehendabiziko marinela, Francisco de Hoces izan zen 1525ean. Enbatak San Lesmes bere itsasontzia hara herrestatu zuen, Magallanes itsasartea pasatu nahi zuenean.
Beste herrialdetako adituek diote Eendracht nederlandar itsasontzia, Willem Schouten buruzagi zuela, zen pasabidea igarotzeko lehendabizikoa 1616an. Gero, Sir Francis Drake eskualdetik pasatu zelako ingelesek pasabideari bere izena eman zioten, tamalez DrakeMagallanes itsasartetik pasatu zen.