Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
1895, Transilvania, Charles Kent (Francis Matthews) eta Diana Kent (Suzan Farmer senar-emazteak eta haren anaia Alan Kent (Charles Tingwell) eta Helen Kent (Barbara Shelley) emaztea Karpatoetan barna bidaiatzen ari diren ingeles turista batzuk dira, Aita Sandor (Andrew Keir) Kleinbergo abatearekin topo egin eta inguruan dagoen Karlsbad gaztelura ez joateko ohartuko die. Halere, Kentarrak oharpenari muzin eginez bidaiarekin jarraitu eta gaztelutik pasatzea erabakiko dute. Gaua iristean, Kentarrak daramatzan zaldigurdiko gidariak (John Maxim) Karlsbad gaztelura joateari uko egin eta basoaren erdian lagako ditu. Egoera honetan, zaldi gurdi beltz eta misteriotsu bat agertuko zaie, Kentarrak honetan sartu eta Karlsbad gaztelu handi eta beldurgarrira eramango ditu. Bertan, Klove (Philip Latham) morroiak harrera egingo die, Drakula kondea (Christopher Lee) zenaren menpeko gizasemea.