Donostiako Zinemaren Lehen Nazioarteko Astea

Donostiako Zinemaren Lehen Nazioarteko Astea
Irudia
Map
Motafilm festival edition (en) Itzuli
Denbora-tarte1953ko irailaren 21a - 1953ko irailaren 27a
Data1953
Edizio zenbakia1
KokalekuVictoria Eugenia antzokia
HerrialdeaEspainia

IMDB: ev0000588/1953/1 Edit the value on Wikidata

Donostiako Zinemaren Lehen Nazioarteko Astea 1953ko irailaren 21etik 27 arte egin zen Donostian. Ofizialki Lehengo Donostiako Zinemaldi gisa hartu izan da. Sortzez hirira turismoa erakartzeko helburuarekin antolatu zen. Halaber, frankismoak ekimen honen bidez bere nazioarteko irudia zuritu nahi zuen.

Jatorria

1952ko urrian, Donostiako enpresari talde bati, Dionisio Pérez Villarrek zuzenduta, zinemaldi lehiaketa ospatzea uda sasoia luzatzeko aitzakia bikaina izan zitekeela otu zitzaion. Merkataritza Ganberaren eta Gipuzkoako Merkataritza Federazioaren gaitzespena eta Kultur eta Turismo Ekintzetxearen eta Donostiako Udalaren erantzun hotz jaso bazuten ere, ez zuten etsi eta babesa bilatzen jarraitu zuten.

Sindikatuen Probintzia Ordezkaritzan aurkitu zuten, eta bulegoak, langileak eta ehun mila pezetako dirulaguntza eskaini zien. Sindikatuei Francoren diktadurari erregimenaren irudi atsegin eta irekiagoa bat eskaintzeko aukera iruditu zitzaien eta proiektua babestu zuten inolako zalantzarik gabe. 1953ko lehen edizio horretan Zinemaren Lehen Nazioarteko Astea izenez ospatu zen. Lehen edizio horretan, lehiaketa Fédération Internationale des Associations de Producteurs de Films erakundearen onarpena ez zuenez, Espainiako zinemak baino ez zuen saririk eskuratu nahiz eta beste herrialdetakoak ere proiektatu.[1] 1953ko apirilean Madrilera joan ziren, eta han Manuel Casanova Ikuskizunaren Sindikatu Nazionaleko presidenteak dirulaguntza berretsi zuen eta laguntza ofiziala eskaini zien, lehiaketaren kontrola ere bazena. Bestalde, Joaquín Argamasilla Zinematografiako zuzendari nagusiak ehun eta berrogeita hamar mila pezetako beste dirulaguntza bat hitzeman zuen. ]]Juan Pagola]] Donostiako alkateak hobeto hartu zuen proposamena, proiektuak Madrilen zuen babesaren berri izan zuenean.

Astea, azkenik, Victoria Eugenia antzokian egin zen. La guerra de Dios filmari eman zitzaion film onenaren saria eta film horren zuzendariak, Rafael Gilek, zuzendari onenaren saria jaso zuen. Halaber, Francisco Rabalek eta Julita Martinezek, aktore eta aktoresa onenaren sariak eskuratu zituzten, hurrenez hurren.

Perez Villarrek iragarri zuen ez zela zentsuraren ondoriozko mozketarik gertatuko. Bere osotasuna atzerriko ekoizleen eta Zinematografiako Zuzendaritza Nagusiaren arteko akordio batek bermatzen zuela esan zuen. Lehiaketaren prestigioa eta FIAPFek nazioartean onartua izateko aukera zeuden jokoan. Jaialdiaren irekieran Maitea Abesbatzak Juan Urteagak konposatuaren ereserkia jo zuen. Goizaldi Dantza Taldeak pasilu bat osatu zuen sarreran eta ohorezko arku bat bere ezpatekin. Aldi berean, txistuarekin eta danbolinarekin interpretatutako euskal doinu tipikoak entzuten ziren.

Arrakasta

Astea arrakastatsua izan zen antolaketan, akats teknikoren batzuk izan ezik; horiek agerian utzi zuen ekitaldiaren esperientziarik eza: film batzuk azpititulurik gabe iritsi ziren, eta hiriko komunikazio txarren ondorioz pertsona ospetsuen presentzia gutxitu zen. Publikoaren arrakasta eta oihartzun mediatikoa ere izan zituen, ordea.

1953ko azaroan, FIAPFek uztailean egin beharreko «B» kategoriako nazioarteko jaialdi ez-lehiakor gisa aitortzea erabaki zuen. Horri esker, hurrengo urtean errepikatu ahal izan zen baina nazioarteko jaialdi gisa. Ondorioz, lehen edizioa antolatu zuten tokiko enpresariak erakunde ofizialek ordezkatu zituzten: Ikuskizunaren Sindikatu Nazionalak eta Zinematografia eta Antzerkiko Zuzendaritza Nagusiak.

Proiektatu ziren filmak

Francesc Rovira Beletaren Hay un camino a la derecha filma neorrealistak kritika ugari izan zituen.

Hauek izan ziren:[2]

Sari ofizialak

Sari ofizial nagusiek «Zilarrezko Maskorra»ren izendapena zuten. Hurrengo edizioetan erabili izan zen izendapena, Kontxako hondartzari erreferentzia eginez.

Astean parte hartzeagatik Italiako eta Frantziako ordezkariei Zilarrezko Maskorrak eman zizkietan.

Beste sariak

  • Frankismo garaiko Pueblo egunkari espainiarrak — sindikatu bertikalen organo ofiziala — «Ospearen Kopa» bana eman zien Mario Cabré eta Marujita Díaz aktoreei.

Erreferentziak

Kanpo estekak