Done Mikel Lizarrako (Nafarroa Garaia) eliza bat da, La Mota muinoan dagoena. Bertan jada 1145. urtean bazen Done Mikelen omenezko baseliza bat. Hala ere, aztarnarik zaharrenak 1187 eta 1196. urteen artekoak dira, justu Antso VII.a Nafarroakoaren erreinaldian gaztelarrek Nafarroa inbaditu zutenean. Gero, hainbat aldiz berreraiki dute eraikina.
1931n monumentu izendatu zuten.
Kanpo estekak