Dokumentazio informatiboaren[1] definizio eta funtzioa informazio eta dokumentazio zientifikoaren egitura aztertzean datza, eta baita haien legeak, teoria, historia, metodologia eta antolakuntza ere.
Disziplina
Dokumentazioak, disziplina gisa, hiru ikuspegi desberdin ditu:
- Zientzia instrumentala eta laguntzailea.
- Zientzia bat (informazioa berreskuratzeko prozesuak ikertzen ditu).
- Informatzeko modu zehatz eta argi batean.
Sorrera eta garapena
Dokumentazio Informatiboa XX. mendearen hasieran sortu zen dokumentu-ekoizpenaren hazkundeak eraginda. Gero eta dokumentu gehiago zeuden, eta guztien beharra zegoen.
Paul Otlet[2] (1868-1944) eta Henri La Fontaine (1854-1943) oso garrantzitsuak izan ziren arlo honetan. Bliografiaren eta dokumentazioaren zientziaren sortzailetzat hartzen dira. 1895ean Otletek eta La Fontainek Nazioarteko Bibliografia Institutua sortu zuten Bruselan[3]. Institutu honek lortu zuen emaitza garrantzitsua Sailkapen Hamartar Unibertsala sortzea izan zen.
Mugarriak
- Errepertorio bibliografiko unibertsal baten ideia XV. mendetik gaur arte inprimatutako dokumentu guztiak erregistratzea eta erreferentziatzea zen, hau da, publikazio guztien kontrola bermatzea. XIX. mendearen amaieran hasi zuten proiektua Otletek eta La Fontainek. Dokumentu guztiak esaterakoan esozein liburu edo aldizkari esan nahi da, formatu guztiek balio handia dute. Lan hau egiteko nazioarteko lankidetza beharrezkoa zen. Informazio zientifikoaren kontsumoaren eta ekoizpenaren ikertzeko beharra zegoen
- Sailkapen Hamartar Unibertsala ezagutza sailkatzeko sistema bat da, liburutegietan obrak ordenatu eta sailkatu beharretik sortu izan zena. Paul Otletek egin zuen . Bibliotekonomiari eta dokumentazioari buruzko lehen dokumentua da. Bruselan argitaratu zen 1934an, "Traité de Documentation”[4] izenburuarekin.
- Mundaneum munduko informazio guztia biltzeko eta aurkezteko helburua zuen proiektua izan zen. Paul Otlet eta Henri La Fontaine sortu zuten Bruselan.
Dokumentazio zerbitzuak
Dokumentazioaren Zeregina
Dokumentuen informazioaren irudikatzea, gordetzea, berreskuratzea eta hedatzea ikertzen du. Dokumentazioak informazio-iturriak ustiatzeko sistemak eratzen eta garatzen ditu, ezagutza horiek erabiltzaile-talde baten edo gizarte osoaren esku jartzeko.
Garapena
Bi garapen mota bereizi ditzakegu, alde batetik zientifikoa eta beste aldetik, ekonomikoa.
Zientifikoak Informazio sistemen jatorria, diseinua eta erabilpenaren ikasketa egiten du, gaurkotasunezko eta kalitatezko informazioa produzitzeko, gordetzeko eta hedatzeko.
Informazio sistema horien bidez, erakunde zehatz batzuk, informazioaren kudeaketan eraginkortasuna lortzea dute helburu, hori garapen ekonomikoa litzateke.
Lanbidea
Espezialitate eta ikerketa-arlo desberdinak aurki ditzakegu komunikabide sozialei lotuta. Dokumentazioaren arloan dauden lantokiak hurrengoak dira:
- Dokumentazio-zerbitzuak
- Bibliotekak
- Artxiboak
Dokumentazio informatiboa[1] gizarte komunikabideei aplikatutako dokumentazioa da; informazio periodistikoa landu eta hedatu ahal izateko: ideia, ekintza, uste eta iritziei buruzko textu eta erreferentziak baloratu, aukeratu eta sailkatu egiten ditu modu informatiboan.
Komunikazio-zientzietan, kazetaritza esaterako. Komunikazio-enpresetan, telebista esaterako.
Dokumentua
Hainbat definizio ditu dokumentu hitzak, batzuek “Euskarri iraunkorrean erantsita dagoen edozein mezu (ikonikoa edo sinbolikoa) helburu informatiboarekin erabilia” bezala definitzen dute. Euskaltzaindiak ordea, “Zerbait frogatzeko edo zerbaiten berri emateko balio duen agiria” bezala definitzen du dokumentua.
Dokumentuaren sailkapena
Dokumentu bat sailkatzeko orduan hainbat faktore izan behar ditugu kontuan.
- Euskarriaren arabera: paperezkoak, magnetikoak, optikoak, kimikoak, argiarekiko sentikorrak…
- Mezuaren kodearen araberakoak: idatziak, grafikoak, ikonografikoak, entzunezkoak, ikus-entzunezkoak, hiru dimentsiokoak, multimediak…
- Informazioa tratatzeko sistemaren arabera:
-Analogikoak: Aldagaiak jarraituak eta zenbaki errealei buruzko proportzionalak direnak
-Digitalak: Aldagaiak multzo finituko karakterez moduan adierazten direnean, normalean digitu bidez
- Beste sailkapen batzuk:[1]
- Gaia: zientzia, literatura, animaliak, geografia…
- Maila intelektuala:
- Hedapena: nazionala, nazioartekoa...
- Aldizkakotasuna: monografikoa (gai bakarrekoa), aldizkakoa…
- Egitura: lehen mailakoa, bigarren mailako…
Erreferentziak
Kanpo estekak