Diego García de Paredes (Trujillo, Extremadura, Espainia, 1466 – 1530) espainiar soldadua izan zen.
Biografia
Indar handia zuen, eta horregatik izan zen ospetsua. Granadako Gerran parte hartu zuen, eta Luis XII.aren kontra borrokatu zen Napolin, Alexandro VI.aren zerbitzuan. Gonzalo de Córdobaren agindupean, Cerignolan eta Gariglianon borrokatu zen, eta Cornettako markeserria eman zioten saritzat. Gatazka eta setio askotan parte hartu zuen, Nafarroako konkistan besteak beste (Noain, Amaiur, Hondarribia).
Breve suma de la vida y hechos de Diego García de Paredes lana idatzi zuen.
Erreferentziak