Die Römischen Inschriften von Tarraco. Madrider Forschungen, bere laburduraz ezagunagoa, RIT, Géza Alföldy, erromatar epigrafiaren hungariar ikerlaria eta bildumariaren katalogoa da. Berlinen argitaratu zen 1975. urtean. Bertan, Tarragonan aurkitutako erromatara garaiko idazkunak jaso zituen, eta antzinako Tarracoko epigrafeak identifikatzeko, bertan ematen zaien katalogo zenbakia erabiltzen da erromatar epigrafia eta historiako idazlanetan. Tarragona hiriak du Hispania zenaren osoko epigrafia bilduma handiena[1], eta Tarraco hiriburua zenez eta bere probintzia osoko herritarrak erakartzen zituenez, Hispania Tarraconensis osoari buruzko informazioa ematen du.
Egungo Hego Euskal Herriko lurretan zeuden hiriak eta conventus-ak, probintzia horren barnean zeudenez, Antzinako euskal historiaren ikerketan ere kontuan hartu behar den katalogoa da.
Géza Alföldy, bere garaiko erromatar epigrafista eta historialari garrantzitsuenetakoa izan zen[2].