Die Römischen Inschriften von Tarraco

Die Römischen Inschriften von Tarraco
Datuak
IdazleaGéza Alföldyl (1975)
Argitaratze-data1975
Generoakatalogoa
Jatorrizko izenburuaDie Römischen Inschriften von Tarraco
HizkuntzaAleman
HerrialdeaAlemania
ISBN978-31-100440-3-4
OCLC1347341161
Euskaraz
Izenburua'Tarrakoko erromatar idazkunak'
Tarraco erromatar hiriaren maketa

Die Römischen Inschriften von Tarraco. Madrider Forschungen, bere laburduraz ezagunagoa, RIT, Géza Alföldy, erromatar epigrafiaren hungariar ikerlaria eta bildumariaren katalogoa da. Berlinen argitaratu zen 1975. urtean. Bertan, Tarragonan aurkitutako erromatara garaiko idazkunak jaso zituen, eta antzinako Tarracoko epigrafeak identifikatzeko, bertan ematen zaien katalogo zenbakia erabiltzen da erromatar epigrafia eta historiako idazlanetan. Tarragona hiriak du Hispania zenaren osoko epigrafia bilduma handiena[1], eta Tarraco hiriburua zenez eta bere probintzia osoko herritarrak erakartzen zituenez, Hispania Tarraconensis osoari buruzko informazioa ematen du.

Egungo Hego Euskal Herriko lurretan zeuden hiriak eta conventus-ak, probintzia horren barnean zeudenez, Antzinako euskal historiaren ikerketan ere kontuan hartu behar den katalogoa da.

Géza Alföldy, bere garaiko erromatar epigrafista eta historialari garrantzitsuenetakoa izan zen[2].

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Gorostidi Pi, Diana. (2013). «Géza Alföldy y las inscripciones romanas de Tarraco (1975-2011): novedades y nuevas perspectivas.» Jordi López Vilar; Géza Alföldy (koord.): Tarraco Biennal, actes. 1er Congrés Internacional d'Arqueologia i Món Antic. Homenatge a Géza Alföldy. Tarragona, 2012ko azaroaren 29-30 eta abenduaren 1.. , 135-143 or. ISBN 978-84-616675-2-9..
  2. Alonso Troncoso, Víctor. (2012-06). «Géza Alföldy: De Roma a Europa, pasando por Hispania» Argos 35 (1): 195–199. ISSN 1853-6379. (Noiz kontsultatua: 2023-03-23).

Kanpo estekak