Diazepam ("Valium" izen komertziala Frantzia eta Espainian) sendagai antiepileptiko eta antsiolitikoa da. Erdibizitza luzeko bentzodiazepinen deribatua da eta eragin antsiolitiko, konbultsiokontrako, hipnotiko, sedagarri, erlaxagarri muskular eta amnesikoak ditu.
Diazepam "Ezinbesteko Medikamenduen Zerrenda"-n dago OME-k (Osasunerako Mundu Erakundea) hala erabakita.
Erabilera terapeutikoa
Antsietatea, insomnioa, konbultsioak eta espasmo muskularrak tratatzeko erabiltzen da. Oso erabilgarria da Status epilepticus deiturikoan non atake epileptiko jarraiak gertatzen diren eta gelditu ezean gaixoaren bizia arriskuan jartzen den. Baita tetanosaren tratamenduan ere.
Zenbait kasutan kirurgian ere erabiltzen da tentsioa eta antsietatea murriztu eta amnesia sortzeko.
Eragin desiragaitzak
Logura
Ikasi edo arreta mantentzeko arazoak
Amnesia anterogradoa
Posologia
Antsietatea: Ahotik hartuta 5-10 mgr/8-12 ordu.
Status epilepticus edo epilepsia etengabekoa: Zainaren bidez motel sartu behar da, 2.5-10 mgr, errepikatu daitekeena. Gehienezko dosia: 30 mgr egunean.