Deutsches Institut für Normung

Logoa.
Institutuaren egoitza nagusia, Berlin-Tiergarten.

Deutsches Institut für Normung (DIN, euskaraz Estandarizazio Institutu Alemaniarra) Alemaniako estandarizazio erakundea da eta bertako ISO kidea. Dirua irabazteko asmorik gabeko erakunde pribatua da[1], 1917an sortua, egoitza nagusia Berlinen du. Egun 30.000 DIN estandar daude, ia teknologia arlo guztietan.

Normenausschuss der deutschen Industrie (NADI, "Alemaniako Industriaren Estandarizazio Komitea") izenarekin sortu zuten 1917an, eta izenez aldatu zuen 1926an Deutscher Normenausschuss (DNA, "Alemaniako Estandarizazio Komitea") hartzeko, estandarizazioa arlo guztietara hedatzen zela indartzeko. 1975an ere izenez aldatu zuen eta Deutsches Institut für Normung hartu, estatuko institutu ofiziala bihurtzeko eta nazioartean Alemaniaren interesak babesteko.

Lehenengo arauetako bat, 1922koa, baliteke ezagunena izatea, DIN 476 da, paper tamainak arautzen dituena. (ISO 216 A4 formatua da gaur egun Europako bulegoetan erabiliena, oraindik ere DIN A4 formatua bezala ezaguna ). Izan ere, 1975ean, Alemaniako arau hau nazioarteko bihurtu zen eta ISO 216 bihurtu. Teknologia modernoko adibide dira DIN eta mini-DIN konektoreak.

DIN izendapenak

Hauek dira DIN izendapenak (# ikurrak zenbakia adierazten du):

  • DIN #: alemaniar arauak.
  • DIN EN #: europar arauetako alemaniar edizioak.
  • DIN ISO #: ISO arauetako alemaniar edizioak.


Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) DIN - Germany. (Noiz kontsultatua: 2018-09-3).

Kanpo estekak