Detlof von Winterfeldt

Detlof von Winterfeldt

Bizitza
JaiotzaBerlin1867ko maiatzaren 28a
Herrialdea Alemaniar Inperioa
HeriotzaBerlin1940ko uztailaren 3a (73 urte)
Hobiratze lekuaInvalids' Cemetery (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakdiplomazialaria
Zerbitzu militarra
Graduamaior jeneral
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra

Detlof Sigismund von Winterfeldt (1867ko maiatzaren 28an jaio zen Berlinen, eta 1940ko uztailaren 3an hil zen) alemaniar jeneral eta agregatu militarra izan zen. Compiègneko Armistizioaren sinatzailetako bat izan zelako ezaguna da.

Bizitza

Jatorria

Detlof Rudolf von Winterfeldten (1829-1894) jeneral prusiarraren eta Pauline Bertharen (1842-1914) semea izan zen. Anai bat izan zuen: Hans Karl von Winterfeldt (1862-1931), armadan teniente-jeneral kargura iristea lortu zuena eta Joachim von Winterfeldt-Menkin, bere lehengusua, Reichstageko diputatu bat izan zen. [1]

Karrera militarra

Winterfeldtek Französisches Gymnasium Berlinen ikasketak egin zituen eta 1886ko urriaren 1ean Fahrenjunker (ofizialordea) mailarekin Frantzisko I.a Kaiserraren Granadarien 2. erregimentuan sartu zen. 1888an bigarren mailako teniente maila lortu zuen eta 1898an lehenengo mailakoa. 1900ko irailaren 14an Belgikara bidali zuten alemaniar enbaxadaren agregatu militar gisa bidali zuten. Han iraun zuen 1905ra arte, noiz armadan sartu zen berriro.

1909an, hala ere, Frantziara joan zen alemaniar enbaxadaren agregatu militar gisa, Belgikan bezala. 1913an Frantzian oraindik egonda auto-istripu bat izan zuen eta zauri oso larriak jaso zituen, hala ere urte berean teniente-jeneral titulua jaso zuen. 1914ko Uztaileko Krisialdian Alemaniara itzuli behar izan zuen baina joan baino lehen Frantziako gobernuak Ohorezko Legioaren ofizialen gurutzea eman zion.

1914ko abenduaren 31ara arte armadan ezin izan zuen sartu zauriengatik baina 1915ean 8. armadaren agintaria egin zuten. 1917tik aurrera Alemaniako Kantzilerraren ordezkariorde gisa lan egin zuen eta honengatik 1918ko azaroaren 11ko Compiègneko armistizioan parte hartu zuen.

1940ko uztailaren 3an hil zen.

Erreferentziak

  1. Priesdorff, Kurt von. (1942). «Soldatisches Führertum» Hanseatische Verlagsanstalt Hamburg, o. O. (Hamburg) 10 (3124): 131..