Desire komedia dramatiko filma da, Frank Borzage estatubatuar zinemagileak 1936an zuzendu zuena. 1933ko Die schönen Tage von Aranjuez alemaniar filmaren egokitzapena izan zen. Marlene Dietrich eta Gary Cooper izan ziren aktore nagusiak.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Madeleinek Parisen perlazko iduneko eder bat lapurtu eta Espainia aldera ihes egiten du. Tom estatubatuarra ezagutu eta berataz baliatuko da muga zeharkatzeko, ostutako bitxia mutilaren jakan ezkutatuz. Donostian elkarrekin topatuko dira berriz ere, eta gero Aranjuezen.[1]
Aktoreak
Erreferentziak
Kanpo estekak