Den brysomme mannen (euskaraz: «Gizon gogaikarria») 2006ko Jens Lien norvegiar zinema zuzendariaren filma da.
Sinopsia
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Nola ez dakiela, berrogei urteko Andreas hiri arraro batera iritsi berri da. Lana badu, etxe bat eta emaztea ere bai, baina berehala ohartuko da zerbait ongi ez dabilela. Hiritik ihes egiten saiatzen da, baina irteerarik ez dagoela jabetuko da.[1]
Aktoreak
- Trond Fausa Aurvåg: Andreas
- Petronella Barker: Anne Britt
- Per Schaaning: Hugo
- Birgitte Larsen: Ingeborg
- Johannes Joner: Håvard
- Ellen Horn: Trulsen
- Eduardo Andres Riquelme Muñoz
Erreferentziak
Kanpo estekak