Demi Moore (jaiotza izena: Demi Gene Guynes; 1962ko azaroaren 11, Roswell, Mexiko Berria - ) estatubatuar aktorea da. 1981an hasi zen antzezten eta 1982-1984 artean General Hospital telenobelan hartu zuen parte. 1984tik aurrera Brat Pack izeneko aktore talde gaztearen parte izan zen, nerabeen filmak egin zituztenean, tartean Blame It on Rio (1984), St. Elmo's Fire (1985) eta About Last Night... (1986). Lehen paper famatua Ghost (1990) fiman izan zuen, urte horretan salmentarik handiena izan zuen filma. A Few Good Men (1992), Indecent Proposal (1993) eta Disclosure (1994) filmekin ere arrakasta handia izan zuen takillan. 1996an Moore bilakatu zen historian soldatarik handiena jaso zuen emakumezko-aktorea, Striptease filmarekin, 12,5 milioi dolar jaso baitzituen. The Scarlet Letter (1995), The Juror (1996) eta G.I. Jane (1997) ez ziren arrakastatsuak izan, eta haren ibilbidea beherantz hasi zitzaion.
The Hunchback of Notre Dame (1996), The Hunchback of Notre Dame II (2002), Charlie's Angels: Full Throttle (2003), Bobby (2006), Mr. Brooks (2007), Margin Call (2011) eta Rough Night (2017) filmak egin zituen geroago.
Filmografia
Bizitza pribatua
1979tik 1985era Freddy Moore rockeroarekin ezkondurik egon zen eta haren abizena hartu zuen. 1987an Bruce Willis aktorearekin ezkondu eta hiru alaba izan zituzten, baina 2000. urtean banandu ziren. 2005ean Ashton Kutcher aktorearekin ezkondu eta 2009an haren deitura hartu zuenez, orain Demi Kutcher da.
Kanpo estekak