David Popovici (Bukarest, 2004koirailaren 15a) igerilari errumaniarra da. 100 eta 200 metrotan estilo librean aritzen da eta 2024ko Olinpiar Jokoetan urrezko eta brontzezko domina bana eskuratu zituen. Lehenengo errumaniar igerilaria izan zen Olinpiar Jokoetan urrezko domina bat eskuratzen[1].
Biografia
Lau urterekin hasi zen igeriketa egiten Bukaresten eta 10 urte zituela gazte mailako Errumaniako errekorra ezarri zuen[2].
Tokioko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen eta 100 metrotako proban Errumaniako errekorra hiru aldiz hautsi zuen (sailkapen proban, finalaurrekoan eta finalean) eta seigarren egin zuen finalean.
2022an Munduko txapelduna izan zen 100 eta 200 metrotan eta Europako txapelduna ere bai. 2024an berriz irabazi zituen lasterketa biak.
2024an Parisko Olinpiar Jokoetan bi domina lortu zituen, urrezkoa 200 metrotan eta brontzezkoa 100 metrotan[1]. .