- Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «David Lopez»
David López García (Barakaldo, Bizkaia, 1981eko maiatzaren 13a) txirrindulari profesional ohia da. Movistar Team taldean ibilitakoa, eta Barakaldotik hurbil dagoen Trapagaran herrian bizi da.
Ibilbidea
2003an, bere amateur taldea zen Cafés Baqué profesional bihurtu zen, eta David harekin bilakatu zen profesional. Haiekin, 2004ko Tour de l'Avenirreko sailkapen orokorrean 6.a izan zen, eta hurrengo urtean Euskaltel-Euskadik fitxatu zuen.
2006an, Italiako Giroan parte hartu eta laugarrena izan zen etapa batean. Urkiola Igoeran postu bera lortu zuen.
2007an, Caisse d´Epargnek fitxatu eta emaitzarik onenak lortu zituen: 6.a Paris-Nizan; 6.a Gaztela eta Leonen; 4.a Klasika Primaveran; Mendiko Sailkapena Euskal Bizikletan; 2.a Urkiola Igoeran; etapa bat eta sailkapen orokorraren 3. postua Alemaniako Itzulian eta, azkenekoz, 14.a Espainiako Vueltan.
2008an, 3.a izan zen Plouayko Sari Nagusian eta 2009an 7.a Andaluziako Vueltan.[1]
Kirol lorpenak
1999
2000
2001
2002
2007
2008
2009
2010
2011
2013
2015
Emaitzak lasterketa nagusietan
Taldeak
Erreferentziak