Dara Seamus McAnulty (2004) iparirlandar naturalista, idazle eta ekologista da[1][2].
Bizitza
2004an jaio zen eta Mourne mendietatik gertu bizi da familiarekin.
2020ko maiatzean Diary of a Young Naturalist liburua argitaratu zuen[3][4]. Nerabe autista gisa naturarekin zuen lotura bizia deskribatzen du. Wainwright sarirako sailkatutako egilerik gazteena da[5] eta 2020an irabazi zuen[6]. Gainera, An Post Irish Book Award irabazi zuen urte berean[7]. 2021ean, Dalkey sarirako sailkatu zuten[8] eta British Book Awards irabazi zuen fikzioz kanpoko narrazioen kategorian[9].
The Big Issue[10] eta The Guardian[11] egunkarietarako idatzi du. BBC Radio Ulster irratian aurkezle gisa lan egin du eta BBC Springwatchen eta BBC Countryfilen agertu da[12]. 2021eko ekainean The Irish Times egunkarian hileroko natura-zutabea idazten hasi zen[13].
Hegazti harraparien jazarpenaren eta biodibertsitate galeraren aurkako kanpainak egiten ditu[14]. 2019an, 15 urte zituela, Kontserbaziorako RSPB domina irabazi zuen[15].
2021ean, Twitter utzi zuen tratu txarrak jaso ondoren, Kate Clanchyren Some Kids I Taught and What They Taught Me liburuko ikasle autisten eta zuriak ez diren ikasleen deskribapenei buruzko kezkak partekatu zituelako[16].
2022ko abuztuaren 31n, Britainiar Inperioaren Domina eman zioten ingurumenari eta pertsona autistei egindako zerbitzuengatik[17].
Lanak
- Diary of a Young Naturalist (2020)
- Wild child : a journey through nature (2021)
Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez) Barkham, Patrick. «Natural talent: the 16 year-old writer taking the world by storm» The Guardian 2020-05-16 (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
- ↑ (Ingelesez) Stephenson, Hannah. «Naturalist Dara McAnulty: Only when the last person stops caring are we truly lost» The Irish News 2020-07-04 (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
- ↑ (Ingelesez) Preston, Alex. «Diary of a Young Naturalist by Dara McAnulty review - miraculous memoir» The Guardian 2020-06-07 (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
- ↑ (Ingelesez) Comerford, Ruth. «Little Toller reprints Diary of a Young Naturalist» The Bookseller 2020-05-27 (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
- ↑ (Ingelesez) «Diary of A Young Naturalist» The Wainwright Prize (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
- ↑ (Ingelesez) «Shortlists announced for the 2020 Wainwright Prize» The Wainwright Prize 2020-07-30 (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
- ↑ (Ingelesez) «Winners of An Post Irish Book Awards 2020 announced» RTE 2020-11-25 (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
- ↑ (Ingelesez) «Shortlist for the Emerging Writer Award 2021» Zurich.ie (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
- ↑ (Ingelesez) «British Book Award Winners Announced – But Are You In The Mood For A Cry Or A Page-Turner?» Isle of Wight Radio 2021-05-14 (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
- ↑ (Ingelesez) «Dara McAnulty on lockdown: 'These stagnant days are full of life'» Big Issue 2020-06-11 (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
- ↑ (Ingelesez) McAnulty, Dara. «‘I want to find the beauty in everything': Dara McAnulty's Diary of a Young Naturalist» The Guardian 2020-05-16 (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
- ↑ (Ingelesez) «Dara and Tweet of the Day» Mark Avery 2017-06-29 (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
- ↑ (Ingelesez) McAnulty, Dara. «Dara McAnulty: Beside the sea I feel winged, like I might fly off» The Irish Times 2021-06-26 (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
- ↑ (Ingelesez) Monahan, Meadhbh. «Teen wildlife enthusiast Dara McAnulty raises over £5,000 for raptor tagging project» Impartial Reporter 2018-02-04 (Noiz kontsultatua: 2020-09-01).
- ↑ (Ingelesez) Pilastro, Eleonora. «"We are dependent on nature": Meet the UK naturalist who made conservation history» Guinness World Records 2024-01-26 (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
- ↑ (Ingelesez) Rajesh, Monisha. «Pointing out racism in books is not an ‘attack’ – it’s a call for industry reform» The Guardian 2021-08-13 (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
- ↑ (Ingelesez) «New Year honours list» The London Gazette: 32. 2022-12-31 (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
Kanpo estekak