Daniel Irezabal Goti (Bilbo, 1879 – Derio, 1937ko abenduaren 18a) bizkaitar militarra izan zen.
Ricardo Irezabalen anaia, 1936ko uztaileko Espainiako estatu-kolpea hasi zenean jaioterrian zegoen. Errepublikaren alde egin eta Legutioko guduan parte hartu zuen. Eusko Gudarostean koronel izendatu zuten, 4. dibisioaren komandante izanik.
Frankistek atxilotua, Derioko hilerrian fusilatu zuten.