Daniel Gil

Daniel Gil
Bizitza
JaiotzaSantander1930eko otsailaren 17a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril2004ko azaroaren 14a (74 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakdiseinatzaile grafikoa
Jasotako sariak

Discogs: 3225902 Edit the value on Wikidata

Daniel Gil Pila (Santander, 1930Madril, 2004) espainiar diseinatzailea izan zen. Kantabrian jaio zen, baina Madrilen egin zituen Arte Ederretako ikasketak. 1957an, Ulmera aldatu zen, Alemaniara, Hochschule für Gestaltung eskolan diseinuko ikasketak egitera, Otl Aicher eta Tomás Maldonado maisuekin, besteak beste. Espainiara itzuli zenean, zenbait aldizkari eta diskoetxerentzat jardun zuen lanean, harik eta 1966an Alianza Editorial argitaletxeak irudi grafikoaren ardura eman zion arte. Gilek enpresa harentzat lan egin zuen buru-belarri 1990era arte, eta 2.000 liburutik gora egin zituen. Azpimarratzekoak dira martelé kartoi meheaz egindako azalak, argazki- edo tipografia-konposizio adierazgarrikoak, liburuen edukia gogora dakartenak. 1990ean, bere kasa hasi zen lanean, eta hainbat enkargu garrantzitsu bete zituen, besteak beste, Madrilgo Thyssen-Bornemisza bildumaren irudi korporatiboa eta Mondadori argitaletxearen hainbat libururen azala osatzea. Grafismoaren maisu handienetakoa bat izan da Gil, lanbidea ongi ezagutzen zuela erakutsi zuen, oso obra pertsonala eta independentea osatu zuen, eta surrealismoaren eta zehaztasun zientifikoaren arteko batasuna lortzen asmatu zuen. 2006an, Alianza Editorial sortu zela berrogei urte bete zirenean, Daniel Gilen jatorrizko azalak zituzten "El libro de bolsillo" bildumako zenbait ale berrargitaratu ziren.

Erreferentziak