Daniel Breen (Grange, Donohill, Tipperary konderria, 1894ko abuztuaren 11 - Kilcroney Etxea, Wickow konderria, 1869ko abenduaren 27a), irlandar errepublikar bat izan zen. Irlandaren Independentziako Gerra eta Irlandako Gerra Zibilan IRAko kide nabarmena izan zen. Garai haietan Sinn Féin alderdiko politikaria izan zen eta bere bizitzako azken urteetan Fianna Fáil alderdiko ere bai.
Irlandan ezaguna bada, Irlandako Gerra Zibilaren hasieratzat jotzen den Soloheadbegeko segadan parte hartzeagatik da.