Gaelerazko comar nan allt izenetik dator, "erreken bilgunea" esan nahi du. Hiriaren goikaldetik errekek Clyde ibaira jotzen dute mendebaldera edo Forth ibaira ekialdera.
XVIII mendean Cumbernauld etxea eraiki zen Erdi Aroko gazteluaren ondoan. Eskoziako erregeak sarritan etorri izan ziren inguruko basoetara ehizan aritzera. Forth eta Clyde ibaien arteko ubidea ireki zenean industrializazioa etorri zen. Ehungintza zen jarduera nagusia.
1956an herri berria eratu zuen gobernuak gertuko Glasgowetik biztanleak ateratzeko[2]. 2002an Eskoziako hiri txarrena aukeratua izan zen baina 2010an gehien hobetu den herriaren saria irabazi zuen.
Ekonomia
Udalerri honetan Eskozian hain ezaguna eta edana den Irn-Bru freskagarriaren lantegia eta egoitza nagusia kokatzen da.