Cuevas Blancasko haize errota Santa Cruz Tenerifekoan, Kanarietan, Santa María del Mar auzoan dagoen eraikina da.
Ezaugarriak
Cuevas Blancaskoa Espainiako betiko haize errota dugu: tronkokoniko itxurakoa, teilatu konikoa, ardatz batez hegalak ditu eta kontrako aldean "lema" izeneko makila.
Eraikinaren barrualdea umila da. 4 metro diametroko zilindroa da hiru solairutan antolatuta. Garaiera osoa haman metrokoa da. Beheko solairua lurraren parean dago eta cabuco izena zuen; espazio hori biltegi moduan erabiltzen zen eta, batzutan, errotariak bertan lo egiten zuen. Lehenengo solairura igotzeko metro bateko zabalera zuen eskailera zegoen. Solairu horretan bezeroek gofio edo irinaren irteera espero zuten. Irina bezeroek beraiek jasotzen zuten. Hirugarren solairuan errotaren makinaria zegoen eta errotariak hantxe lan egiten zuen.
Eraikinaren egoera
1974ko bukaeran zaharberritua izan zen baina egun berriro ere bere egoera ez da batere ona. 2007an Kanarietako Gobernuak kultura-intereseko ondasuna izendatu zuen baina, hala ere, eraikina ez dago ondo: eraikin materialen lantegi batean kokatuta dago eta jendea ezin da hurbildu.
Iruditegia
Erreferentziak
Kanpo loturak