Cuadernos Hispanoamericanos 1948an sortutako aldizkari kultural espainiarra da. Hilabetekaria da eta gaur egun Agencia Española de Cooperación Internacional para el Desarrollo instituzioak plazaratzen du. Aldizkariaren sorrera frankismoaren urte ilunetan eman zen, erregimena Amerikari begira beste irudi emateko asmoz eta, halaber, erbesteratuek Mexikon plazaratzen zuten Cuadernos Americanos (1942-1986) aldizkariari erantzun bat emateko. Orokorrean, frankismo garaian, ofizialtasunatik oso gertu egon zen.
Historia
Lehen zenbakia 1948ko urtarrilean atera zen eta gaur egun horretan darraio. Hasiera batean Instituto de Cultura Hispánica zelakoan plazaratzen zuen eta haren lehen zuzendaria Pedro Laín Entralgo irakaslea izan zen. Laster utzi zuen postua eta Luis Rosales poetak ordezkatu zuen; azken honek aldizkariaren orientazioa markatu zuen. Rosalesek 1963ko gertaerak izan ondoren, postua utzi behar izan zuen eta José Antonio Maravall historialariak hartu zuen. Gaur egun Kanpoko Aferetako Ministerioaren menpe dagoen AECIDek argitaratzen du. Interneten Biblioteca Virtual Miguel de Cervantesen irakur daiteke.
Zentsura
Oso ezaguna izan zen 1963an izandako gertaera. Urte horretan Ramón de Garciasolek Federico García Lorcaren hilketa saiakera batean aipatu zuen. Ondorioz, aldizkarai erretiratu zen eta aipatutako lanaren ordez, tamainu bereko bat jarri zen, Rafael Cansinos Assensena. Hori egiteko argitatutako guztiak jaso egin ziren eta banan banan Rosalesena kendu zen Cansinosena sartzeko. Rosalesek postua utzi behar izan zuen.[1]
Zuzendariak
Kolaboratzaileak
Zerrenda oso luzea da. Hona hemen batzuk:
- Ramón Menéndez Pidal,
- Martin Heidegger,
- Francisco Soler Grima,
- Octavio Paz,
- Julio Cortázar,
- Ives Bonnefoy,
- Charles Tomlinson,
- George Steiner,
- Roberto Juarroz,
- Enrique Molina,
- Alejandro Rossi,
- Fernando Savater,
- Pere Gimferrer,
- José Ángel Valente, ea.
Erreferentziak
Kanpo estekak