Cristóbal Colón, de oficio... descubridor (euskaraz Kristobal Kolon, lanbidez... aurkitzaile) 1982ko Mariano Ozores espainiar zinema zuzendariak zuzendutako historia komedia film bat da.
Kristobal Kolon nabigatzaile eta abenturazalearen bizitza umorezko ikuspuntutik kontatzen da, behin eta berriz filmatu zen Espainiako trantsizioaren garaiko aipamen historiko eta politikoak eginez. Adibidez, filmeko pertsonaietako elizgizon batek Frai Marcelino Camacho de Carabanchel izena du, garai hartan PCE alderdia eta CCOO sindikatu komunisten burua eta frankismoaren aurkari irmoa izateagatik espetxealdian egon zen Marcelino Camachoren umorezko aipamen garbia.
Filmak sekulako kritika txarrak bereganatu arren, garaiko espainiar gizartea komedien egarriz zegoenez, zinemetan milioi eta erdi lagun baino gehiagok ikusi zuten, aitzakia horrekin espainiar zinemagintzak antzeko beste bi umorezko film burutzera ausartu zen: Juana la loca... de vez en cuando ("Joana eroa... noizbehinka") eta El Cid Cabreador ("Cid Zirikatzailea").
1970eko hamarkadan Erresuma Batuan Monty Pyton umorista taldeak bere filmeetan jorratutako antzeko umorearen ildoari heldu zion.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Kristobal Kolonek (Andrés Pajares) Indietarako iristeko bere sartalderako itsas bidaia finantzatzeko asmoz Elisabet Gaztelakoa (Fiorella Faltoyano) erregina bere xarmaz konbentzitu beharko du.
Aktoreak
Kanpo estekak