Crazy in Alabama (euskaraz Erotua Alabaman), 1999ko Antonio Banderas espainiarrak zuzendutako drama eta komedia film bat da. Mark Childress estatubatuar idazlearen 1993ko izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago. Melanie Griffith, David Morse, Cathy Moriarty, Lucas Black, Meat Loaf Aday, John Beasley, Richard Schiff, Sandra Seacat eta Rod Steiger aktoreek antzeztu zuten.
Arguementua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
1965, AEB, Alabama, Peter Joseph (Lucas Black), denek Peejoe ezizenez deitua, herri txiki batean bizi den 12 urtetako mutikoa da. Peterren izeba den Lucille izebak Chester senarra pozoituz erail eta Hollywoodera telebistan arrakasta izateko joatea erabakitzen duenean mutikoaren egunerokotasuna aldatu egingo da, uda horretan zehar izebari buruzko albisteen zain dagoen bitartean, senar batzuk emazteei tratu txarrak ematen dizkietela eta beltzek giza eskubideen aldeko manifestaldi jendetsuak egiten ari direla lehen aldiz entzungo du.
Aktoreak
Kanpo estekak