Conimbriga
| Conimbriga | |
|---|---|
| Aztarnategi arkeologikoa | |
| Estatu burujabe | |
| Portugalgo barrutia | Coimbra |
| Portugalgo udalerria | Condeixa-a-Nova |
| Freguesia | Condeixa-a-Velha e Condeixa-a-Nova |
| Koordenatuak | 40°05′56″N 8°29′36″W / 40.09891°N 8.493317°W |
![]() | |
| Historia | |
| Garaia | K.a. IX mendea |
| Uztea | K.o. 468 |
| Kultura | Antzinako Erroma |
| Etnia(k) | 10.600 |
| Indusketa | |
| http://www.conimbriga.pt/index.html | |
Conimbriga Portugalen egondako erromatar asentamendu handienetakoa izan zen. Condeixa-a-Nova herrian dago, Coimbratik 16 kilometro hegoaldera. Conimbrigaren ondoan interpretazio museoa dago.
Historia
Indusketa arkeologikoek erakutsi dute Conímbriga aintzinatik populatua izan zela, K.a. IX mendetik gutxi gorabehera. Conímbriga izena bera ere Indoeuropearren aurrekoa izan liteke eta "harkaitz handia" esan lezake, honi zeltiarren "briga" (hiria) gehitu zitzaion.
Edozelan ere, erromatarrak K.a. II mendean iritsi zirenerako Conimbriga herria bazen eta Lusitaniako bake egoerari esker bertako biztanleak erromanizatu eta herriak garapen handia izan zuen. Italiatik hainbat familia etorri eta bertakoekin nahastu ziren. Hiriak zuen anfiteatroaren tamaina ikusita 10.600 biztanletara iritsi zela estimatu da.
Erromatar Inperioaren gainbeheran 1.500 metrotako harresia eraiki zen baina hala ere sueboek 465 eta 468an erasotu eta harpilatu zuten. Hiritarrak hurrengo urteetan Conimbriga utziz joan ziren ondoan zegoen Aeminum herrira alde eginez. VII edo VIII menderarte iraun zuen herriak baina apezpikutzaren egoitza Aeminumera joatean hutsik gelditu zen. Hori gutxi balitz Aeminumek eskuratu zuen Conimbriga izena eta gaur egun Coimbra deitzen da.
Arkeologia
Arkeologoek esan dutenez ez da Portugalgo herri erromatar handiena, baina bai hobekien mantentzen dena, eta hori hiriaren %10a inguru baino azaldu ez dela. Honako egitura hauek aurkitu dira bertan:
- Bainuetxeak: Gutxienez hiru baziren, hegoaldean, harresiaren ondoan eta akueduktoaren ondoan.
- Eraikinak: Hamar etxe azaleratu dira, mosaiko ederrak dituztenak. Aipagarrienak Swastikaren etxea, Tridente eta ezpatarena, eskeletoena eta iturriena dira. Beste hamaika eraikin ere badaude, denetan aipagarriena Forumaren ekialdean aurkitzen den arkudun eraikina da. Azkenik eliteen insulak ere badaude.
- Hiriko harresiak: Zati handiak mantentzen dira oraindik.
- Anfiteatroa: 90x60x20 metrotako neurriak ditu eta arroil natural bat aprobetxatzen du.
- Foruma: Egitura arkitektoniko ugari dituen enparantza zabala da.
Iruditegia
-
Iturrien etxea.
-
Foruma.
-
Harresiak.
-
Etxeak.
-
Kalea.
Mosaikoak:
Kanpo estekak
- (Portugesez)(Ingelesez) Conimbrigako museoaren webgunea
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
