Conil de la Frontera feniziarren garaian sortu zuten. Hauek hasi ziren atuna arrantzatzen almadraba teknika erabiliz. Feniziarren ondoren kartagoarrak ezarri ziren herrian, eta atunaren arrantzarekin jarraitu zuten. Gazitzeak gordetzeko eraikinak ere egin zituzten.
Erromatarrek Via Augusta eraiki zuten inguru hartan.
1265ean kristauek musulmanak garaitu zituzten, eta "de la Frontera" gehitu zioten herriari, kristau erresumen mugan geratu zelako.
Kristauen agintepean, Juan Alonso Perez de Guzman izan zen hiriko lehen erregidorea. Honek erregeek emandako pribilegio bat zeukan, eremu hartan atuna arrantzatzeko. Hiria defendatzeko, Torre de Guzman dorrea eraiki zuen, eta baita defentsarako beste eraikin batzuk ere. Adibidez, harresia.[1]
Hiriko atea: XVI. mendeko harresia zeharkatzeko zeuden lau ateetatik geratzen den bakarra.[9]
La Chanca: XVI. mendeko eraikina, atunak zatitzeko eta gazitzeko erabiltzen zen. Neguan almadraban erabiltzen ziren tresnak gordetzeko biltegia zen. Gaur egun Almadrabari buruzko interpretazio zentro bat dago bertan.[10]
Ekonomia
Historikoki arrantza izan da herriaren oinarri ekonomikoa, baina XXI. mende hasieran turismoa ere sektore garrantzitsua da.
1980ko hamarkada erdialdean Conileko portu eta itsasargi berria eraiki zituzten, Roche ibaiaren alboan, herrigune nagusitik kilometro batzuetara. Ordura arte txalupek ez zeukaten porturik, eta hondartzan egoten ziren.[11]