Congo (euskaraz Kongo), 1995eko Frank Marshall estatubatuar zinema zuzendariaren zientzia-fikziozko eta abenturazko film bat da. Michael Crichton idazlearen 1980ko izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago. Laura Linney, Dylan Walsh, Ernie Hudson, Tim Curry, Grant Heslov eta Joe Don Baker aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Afrikako Kongo herrialdean barna burututako espedizio bat hondamendian amaituko da: aditu talde bat beren neurri eta purutasunarengatik heuren laser bidezko komunikazio transmisorearen funtzionamendurako egokiak izan daitezkeen diamante mota baten bila atera da. Taldeak zibilizazioarekin kontaktua galtzean, taldekideetako baten neskalaguna eta CIAko agente ohia den Karen Ross (Laura Linney) bere mutilagunaren bila ohianean barneratzea erabakiko du.
Aktoreak
Kanpo estekak